Eguzki-erradiazio barreiatu

Berdin da nondik begiratzen dugun, beti zeru berdina begiratzen egongo gara. Zeruko kolorea, Eguzki-argiak atmosferarekin duen interakzioaren emaitza baino ez da. Hezetasun-kantitate txiki samarra, hautsa eta errautsa nahikoa dira zeruan kolore-adierazpen anitzak eragiteko: udaberriko goiz baten urdin argia, iluntze baten gorri-laranjatsua, tonu arrosak, zuriak, grisak edota zeru urdin bat hodeiekin apaindua. Zeruaren aldakortasuna hain da handia, margolariei zehatz-mehatz erreproduzitzea ezineskoa egiten zaiela, zeruko koloreak anitzak baitira. Eguzkiaren argiari "argi zuria"[1] deritzo. Eguzki izpiek euria edo ur gortina pasatzen dutenean (oso ondo ikusten da ureztatzeko mahuka batean edo gure hiriak apaintzen dituzten iturri handietan, eguzkia atzean dagoenean), ur tantek prisma bezala jokatzen dute eta esfera txikiak osatzen ditu. Kanpoko ertzean beti gorria den arku bat ikusten da, barrurantz, kolore guztiak dituen gama jarraitua aurkezten du, ordena honetan agertuz; gorria, horia, berdea, urdina eta bioleta. Kolore bakoitzak bere uhin-luzera eta frekuentzia-luzera dauka, uhin-luzera laburrena eta frekuentzia handiena bioletarena da eta uhin-luzera handiena eta frekuentzia txikiena duena aldiz, gorriarena.

  1. (Ingelesez) Hamacher, Duane W.. «Curious Kids: Why is the sky blue and where does it start?» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search